miércoles, 4 de noviembre de 2015

PERTSIARREN MANIFESTUA

1.- SAILKAPENA

Testu historikoa, gertaera batekin zuzenean lotuta dagoelako, garai horretan idatzi zelako. Lehen mailako iturria.

GAIA: Politikoa, manifestua delako eta Espainiako politika nola antolatuta zegoen esaten duelako.

2.- INGURUA


EGILEA: Ditutau absolutista batzuek idatzi zuten. Haien ideologiaaren oinarriak: erregeak boperte guztiak edukitzea ( monarkia absoltua), estamenduzko gizartea eta prentsa askatasunik ez egotea ziren.

HARTZAILEA:  Fernando VIIari zuzenduta dagoen manifestua da eta Cadizeko Gorteek indargabetu zituzten absolutismo monarkikoa berrezartzeko idatzi zen. Dokumentu pribatua da.

KOKAPENA ESPAZIOAN ETA DENBORAN: Manifestu hau 1814. urtean idatzi zen. Urte horretan Fernando VIIak Frantzian 6 urtetan  bahituta egotetik, Espainiara itzuli zen, absolutismoa berrezartzearen proposamenarekin.

3.- ANALISIA

Testu honetan garrantzitsuak diren "hainbat hitz esaten dira". Alde batetik Cadizeko Gorteak, erregeak aholkuak jasotzeko egin zen erakundea: 1812.urteko konstituzioa, Cadizeko Gorteetan burututako konstituzio aurrekoia; eta monarkia absolutua, erregeak botere guztiak edukitzea, mugarik gabe. Haiek monarkia absolutua ezarri nahi zuten, Gorteek kontuan hartu behar zuten desegokitasunak esaten zituztela eta konstituzioa bertan behera utzi nahi zuten. Bestetik, diputatu horiek esaten zuten, erregea bahituta zegoen bitartean, ez zirela egon eginkizun kaotikoak.


4.- IRUZKINA


Manifestu hau, absolutismoa berrezartzearen prozesuaren hasieran idatzi zen. Seiurteko absolutistaren garaiaren hasieran. 1814. urtean, Fernando VII.aren itzulera geratu eta gero. Hori geratau baino lehen, liberalek gobernua irabazi zutenez eta hori mesede egiten ez dionez erregeari, zenbait jeneralel lagundu zioten. Fernado VIIari absolutismo monarkikoa ezartzen. Hori de la eta, diputatu absolutistek testu hau idatzi zuten, Cadizeko legeria erabat baztertzeko. Absolutismoaren itzulerak ondorio asko ekarri zuen: zapalketak egon ziren liberalen aurka, erregeak prentsa-askatasuna ezabatu eta Inkisizioa berpiztu zuen. Egoera honek sei urte  iraun zuen 1820. urtera arte, liberalek gobernua berriro eduki zuten arte.


5.- AMAIERA

Guztia kontuan hartuta, 1814.urtean idatzitako Pertsiarren manifestuan liberalisten ideien kontrajarriak diren printzipioak agertzen dira. 1814.urtetik 1820.era arte Espainian egongo zirenak.

Ane de Marcos

No hay comentarios:

Publicar un comentario