jueves, 12 de noviembre de 2015

BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855)

       Aztertuko dugun testua 1855eko lege bat da , Espainiako trenbide sarearen inguruko gaiak tratatzen dituena.
        Testu historiko bat da eta honako hau nahiko argi geratzen da lehen mailako iturria delako, "Gaceta de Madrid" egunkarian publikatutakoa eta Espainian trenbide sarea eraikitzearekin erlazionatuta dagoelako.
         Batez ere, dokumentu juridiko-ekonomikoa da. Juridikoa lege batzuk dituelako eta ekonomikoa burdinbidea eraikitzeko kapitalari buruz mintzatzen delako.
          Gorteek idatzi zuten baina Isabel IIak eta Francisco de Luxan, Sustapen ministroak, sinatzen dute. Egilea, ondorioz, kolektiboa da ( momentu horretan gobernu aurrerakoia zegoen). Helburu nagusia eraikitzeko kapitala bilatzea da eta horregatik hartzaile garrantzitsuenak enpresak, atzerria eta biztanleak dira.
         Agirian ematen den gai nagusia trenbidea eraikitzeko kapitala da, baina beste gauza batzuei buruz hitz egiten du. Hemen, 6 artikulu daude, baina gutxienez 30 artikuluz osatutako legea dela esan dezakegu.
     4. artikuluan trenbideen eraikuntza gobernuak eta enpresek daukatela ezartzen da baina                 6. artikuluan gehitzen denez, hauek (enpresek) ez dutela eraikitzeko baimenik izango emakida eskatzen ez badute lehenengo.
     8. et 19. artikuluek, batez ere kapitalari buruz hitz egiten dute. 8.ean adierazten denez, trenbideak eraikitzeko funts publikoaren laguntza jaso daiteke, izan ere zerbitzu orokorra izango da; baina kapital hori lortzeko interesa bermatuz, obrak egikaratuz...
      19.artikuluan gainera argi geratzen da atzerritik edozein modutan mailegua ekarriz gero garrantzi handikoa  omen da gerran bagaude ere diru hori ordaintzea. Nahitaezkoa da maileguaren ordaina.
        20.artikuluan burdinbideak eraikitzen dituzten langileek edo enpresek dituzten eskubideak ezartzen dira. Trenbidea pasatzen den lekuetan lehengaiak lortzeko, harrobiak eraikitzeko eta bertan animaliak jaten emateko eskubidea daukate. Gainera, onurak ere enpresentzat daitezke eta atzerritik ekarritako lehengaiek ez dutela zergarik ordaindu behar.
      Azkenik, 30. artikuluan trenbidearen zabalera ezartzen da.
Biurteko aurrerakoian (1854-1856) Espartero Espainiara itzuli zenean, aldaketarako momentua izan zen. Neurri aurrerakoi asko ezarri ziren eta inoiz publikatu ez zen oso konstituzio aurrekoia idatzi egin zen. Hala ere, momentu hartako esanguratsuena kapitalismoa bultzatzea izan zen. Horretarako Banku legea, Espainiako Bankua, eta azkenik, Trenbide Legea publikatau zen.
      Burdinbideak eraikitzearen nahia Europarekiko nahiko gaizki kokatuta egotea izan zen. Industria iraultza maila trenbide sareak markatzen zuen eta horregatik bat eraikitzea erabaki zen. Hala ere guztiz ere, gauza batzuk gaizki egin zituzten. Lehenik eta behin, atzerriko lehengaiak ekartzea ez zen ideia ona izan, horrela Espainiako industria ( metalurgia, batez ere) ez zelako garatu. Gainera, zerga garraioa ez ordaintzea langile askok interes pertsonalentzako erabili zuten. Gero Europan baino trenbide zabalagoa eraikitzea izan zen. Honetarako aitzakia nagusia segurtasuna izan zen, trenean inbaditzera etor ez zitzaten. Gainera kapital guztia gero zor zioten beste herrialdeei.
       Azken erabaki txarra diseinu erradiala egitea izan zen. Hau erabaki politikoa izan zen, batez ere, gobernu zentralistarekin bat zetorrelako.
        Esan beharra ez badago Espainia hori eta gero ez zela asko modernizatu, baina oso garrantzitsua izan zen modernizatzeko lehen saikera izan zelako. Testu honek ondo isladatzen du Europarekiko atzerakada, izan ere, han Industria Iraultzarekin zeuden bitartean, hemen oraindik geure arten gudan ari ginen. Laburki esanez, testu honek gaur egun  arte iritsi diren ondorioak izan zituen (trenbideak oraindik zabalagoak dira) eta kapitalismoa bultzatzeko aukera ona izan zen, nahiz eta penagarria izan lehen aipatutako arazoak sortzea.

Ainhoa Sánchez.




No hay comentarios:

Publicar un comentario